XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure haurtzaroan, Nafarroako Larraun eta Sakanaldean jolasten genuen halako txulubitekin.

Albarikoke hezur bat hartu eta honen ertza harri baten kontra igurtziz higatzen genuen, hezurra zulatu arte.

Gero, labana, goraize edo iltze puntarekin barruko hazia ateratzen genuen barrengoa garbi-garbi utzirik.

Zuloaldea ere kontu handiz ondo egina utzi behar da, zuloaren ertza zorrotza bukaturik.

Guzti hau egin eta gero, bi behatzekin muturretatik hartu eta beheko ezpainen kontra jarririk, haizea indarrez, zuloaren ertzaren kontra bota eta txistu ozen eta agudoa lortzen da.

LATAZKO TXULUBITA

Mende honen berrogeigarren hamarkadan oraindik Nafarroako Sakana bailarako haurrek jotzen zituzten txulubita hauek.

Piper-poto (edo bestelako) lata bat hartu eta goraizeekin marrazkian ikusten den bezala, gutxi gora-hehera aipatzen giren neurrietako bi zati mozten dira.

Bi zati hauek markaturik dauden tokietatik tolesten dira.

Lehendabizi, zati luzeena, borobilez, haize depositoa eta txulubitari itxura ematen diona.

Gero, ahoaldeko oraindik zuzen dagoen zati inguruan beste lata zatia jartzen da, ondo tolestu eta haizearentzako kanal garbia eginez.

Borobilean okertu dugun zati horren muturrak, tartea utzirik, kanalaren parean egon behar du.

Bukatzeko, zati luzeak sobran duena beheruntz tolesten da ahopita behekaldearen kontra.